John Jauregian
Lerroon
gaineko jende talde honek zoriontsu egin nau azken lau hileotan. izan
ere, irailetik abendura IRALEko ikastaro batean (R300) egon naiz,
buru-belarri egon ere. Helburua, gure euskara-maila hobetu eta
sendotzea. S-I-N-E-S-T-E-Z-I-N-A.
- zutik: Koldo, Felipe, Iñaki, Maribi, Isabel, Jaione, Blanca, Maripaz, Ruth
- eserita: Ion, Marcos, Roberto, Estibaliz, Jasone
13 izan gara
taldean, baina horrek zote ona eman digu, ez txarra. Argazkiko 14.a
Jasone da, gure tutorea (belauniko, lehena eskuinetik hasita).
Zoritxarrez, gure beste irakasleak falta dira: Montse, Mikel, Juan
Felix, Karmele eta Amaia.
Opari ederra
izan da, alajaina. Ez bakarrik ikasi dugunagatik; egin ditugun
adiskideengatik, batez ere. Argazkian ikusten dituzuen aurpegi alaiak ez
dira itxura hutsa, bene-benetakoak baizik.
Espero dut
datorren Eusko Jaurlaritza berriak IRALE programa indartu eta sendotzeko
aukera egitea. Gure taldeko Isabelek esan bezala, ez dago modu hoberik
administrazioarekin bakeak egiteko gure R300 baino.
Aupa Artatzuko Andra Mari!
Koldo Rodríguez Bengoa
(Post hau Koldoren blogetik hartuta dago)