viernes, 28 de diciembre de 2012

Artatzugoikoa zeruan dago

  John Jauregian
 
Lerroon gaineko jende talde honek zoriontsu egin nau azken lau hileotan. izan ere, irailetik abendura IRALEko ikastaro batean (R300) egon naiz, buru-belarri egon ere. Helburua, gure euskara-maila hobetu eta sendotzea.  S-I-N-E-S-T-E-Z-I-N-A.
  • zutik: Koldo, Felipe, Iñaki, Maribi, Isabel, Jaione, Blanca, Maripaz, Ruth
  • eserita: Ion, Marcos, Roberto, Estibaliz, Jasone
 13 izan gara taldean, baina horrek zote ona eman digu, ez txarra. Argazkiko 14.a Jasone da, gure tutorea (belauniko, lehena eskuinetik hasita). Zoritxarrez, gure beste irakasleak falta dira: Montse, Mikel, Juan Felix, Karmele eta Amaia.

Opari ederra izan da, alajaina. Ez bakarrik ikasi dugunagatik; egin ditugun adiskideengatik, batez ere. Argazkian ikusten dituzuen aurpegi alaiak ez dira itxura hutsa, bene-benetakoak baizik. 

Espero dut datorren Eusko Jaurlaritza berriak IRALE programa indartu eta sendotzeko aukera egitea. Gure taldeko Isabelek esan bezala, ez dago modu hoberik administrazioarekin bakeak egiteko gure R300 baino.

Aupa Artatzuko Andra Mari!

Koldo Rodríguez Bengoa 
(Post hau Koldoren blogetik hartuta dago)

No hay comentarios:

Publicar un comentario